Kaixo!

Arizmendi Ikastolako bi gazte gara, Asier Garro eta Eneko Mateos. Gaur egungo gazteak kanpora irtetzera bultzatuta daude, mundua ezagutzera; hala ere, ondoan dituzten ondareak ezagutu ere ez dituzte egiten. Hau aldatu beharra dago.

Webgune honen helburu nagusia, debagoienako leku interesgarriak erakustaraztea da, bertako biztanleek eta kanpoko bisitariek jakin dezaten beraien herriko berezitasunak.

Orrialde guztiek mapa interaktibo bat izango dute, eta azpian, mapa horretan txertatutako lekuen informazioa. Edonork editatu dezake mapa hau, izan ere, guztiok dakigu gure herriari buruzko bitxikeriaren bat. Informazio, iradokizun edo hobekuntza bat bidali nahi baduzu, aukera ere badaukazu.

Eskerrik asko!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude